XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek, txistu batean paretaren kontra pauso azkar-azkarrez sukaldeari buelta osoa eman zion...

- Zer ikusi duk? Zer ikusi duk?

- Ba Julietak ezpain gorri-gorriak dituela, belarritakoak jantzi dituela, kantari dabilela...

Saguei amorruz begiak gorri-gorri jarri zitzaizkien, Julietaren soineko eta ezpainen antzera.

Semaforo gorri txikiak ziruditen.

Bapatean, saguetariko ipurterreena, besteen gainetik ahotsa altxatuz, builaka hasi zen:

- Sagu kakatiak, neu joango naiz oraingo honetan, mila deabru!

Nazkatuta nago zuen koldarkeria eta txatxukeriekin!

Neu ausartuko naiz mahaira igotzen, zer arraio!

Hor baitago interesatzen zaigun gauza bakarra: TAR-TA!...

Sagu guztiek txalotu zuten haren ausardia...

- Arrazoia duk! Hoa! Hoa! Hoa!

Esan eta egin.